inprimatu
Umaran jaunari bere egunean
Izenburua:
Umaran jaunari bere egunean
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
248

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Umaran jaunari bere egunean

 

Otaegi, Klaudio

 

 Ez da munduan ezagututzen

 Ezer tinka dagoenik.

 Eguraldi on eta lasaiak

 Dakar ekaitza ondotik:

 Gizatasunen bizia ez da

 Burnizko kale bat baizik,

 Non arkitutzen diran jayera

 On ta char denak zinzillik.

 Argirik ez da beti diraunik

 Desberdintasunik gabe:

 Urte guzian zimur gabeko

 Lorerik, ez eta ere:

 Illunaldiak izaten ditu

 Eguzkiak berak ere,

 Izanagatik mundu askori

 Argi egiteke trebe.

 Baņa, zuk dezun amorioa

 Ama maitearenganako

 Ordugaiztoan ken zizkiguten

 Lege zarrakenganako:

 Lurra jorikan arkitutzen dan

 Jaioterrirenganako;

 Jaunak, dirudi, sartu zizula

 Biotzean sekulako.

 ŋNola ez dira, oraindik ere,

 Enzungo belar chuluan,

 ŋNola ez dute soņu egingo

 Umaran, nere buruan,

 Donostiako bazkarichoan

 Bildu giņaden orduan,

 Adi nizkitzun itz eder aek

 Pozez ia zoratuan?

 Kabi beroan chori gaisoa

 Dan bezela esnatutzen,

 Egunsentiko aizeren otsa

 Duenean sentitutzen;

 Zure aotik isurtzen ziran

 Itzak ninduten alaitzen;

 Eta bularrak, Fueroen alde,

 Irazeki eta arrotzen.

 Berrogei urtez izandu arren

 Urruti Euskal-erritik:

 Arkitu arren zure burua

 Elur utsez zuriturik,

 Eta bizkarra, lanaren bidez,

 Zerbait ere makurturik,

 Pozkidatzen naiz dezula biotz

 Altzairuzkoa oraindik...

 Zu bezelako semeak ditu

 Bear Aitorren erriak;

 Itzak pisu ta begiak zorrotz,

 Alcharikan bekokiak,

 Biotz indartsu autsiezkorrak

 Dituzten ume argiak;

 Ez patu charrak negar erazten;

 Dizkien aur bildurtiak.

 Oroiturikan; kristandadean

 Gaur dala zure eguna,

 Jaungoikoari diot eskatzen,

 zuretzat, Umaran jauna,

 Bizitz ontako basamortuan

 Urte askoz osasuna;

 Eta ondoren, zeruetara

 Egaatzeko zoriona.

 


inprimatu