inprimatu
Or pagatzalle on bat
Izenburua:
Or pagatzalle on bat
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
31

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zor pagatzalle on bat

 

Otaegi, Klaudio

 

 Mediku batek zuan

 Urteko asenta,

 Pillipe zordun, zazpi

 Pezeta errenta.

 Pagatzeko asmorik

 Iñoiz artu gabe,

 Irago ziran zazpi

 Edo zortzi urte.

 Mediku berri bat zan

 Errira etorri,

 Eta arekin ere zan

 Liburuan jarri.

 Jakindu zuanean

 Beste medikuak,

 Aserraturik artu

 Zizkion karguak;

 Esanaz:-mintza zaitez,

 ¿Zer dezu notibo

 Mediku berrirekin

 Asentatutzeko?

 -¿Nai du jakin zergatik?

 -Bai, gizona, esan.

 -Serbitzen nauelako

 Arek sei pezetan.

 


inprimatu