inprimatu
Kastigu bat
Izenburua:
Kastigu bat
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
408-409

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kastigu bat

 

Otaegi, Klaudio

 

 Eun urte zituen aiton bat zegoan

 Miñez oeratua urte bat osoan.

 Talo, esne, pitar ta egoskarichoak

 Ziran aren jakiak egunerokoak.

 Aiñ izate pizkorra, Jaunak eman arren,

 Kandela baten gisa zijoan urtutzen:

 Bada urte guzian, salda garbirikan

 Bere seme gogorrak etzion beiñ eman.

 Barbero jaunak oni:-Mari, adi zazu,

 -Batean esan zion-aitarik ez dezu:

 Nere ustean dago denbora guchiko;

 Illko dala nago gaur illunabarreko.-

 -Beraz, illtzera noa, zikiro bat sarri,

 -Eranzun zion Marik-barbero jaunari.

 Ogi ardoak ere, bear,-zion-mar-mar,

 Proguko jendeari emateko bigar.-

 Prestaerak egiñik, ustez illko zala,

 Tupian egin zuen salda bereala,

 Eta, eraman zion aitari oera,

 Esanaz: -ona ere ardoa gañera.

 -¡Ai Mari, Mari!-zion, eranzun aitonak-

 Egunero banitu bizikai aiñ onak,

 Siñis nazak, egiaz, ez nikek oraindik,

 Jaungoikoari kontu emateko peillik.

 Ardo-salda oechek, oso piztu nautek:

 Nere barren tristea poztutzen asi dek;

 Konsolatu zaitezte, bada, echekoak;

 Jaunak emango dizkik, seme, ordekoak.

 -Izan liteke, baña, barberoak dio,

 On aldi orrekin ez gintezkela fio.

 Ez giñan ere etorri mundura betiko,

 Baizikan, edade bat ezkero iltzeko.

 -Oker zegoek, bada, barberoa ere,

 Sendatuko naizela baldin ezpadu uste:

 Bisigarri oekin, oraingo echuraz,

 Gaur zortziko nintekek jaikiko benturaz.

 -Ez bezela pensatu orrelakorikan;

 Eta gañera diot garbi bear esan:

 Egiñak daukazkigu gastu denak, eta...

 Ill egiñ bearko du, onezkero, aita.

 -Uakit aurretikan, aur gaizki azia!

 ¿Ori dek iregandik nuen merezia?

 ¿Aztu zaik Jainkoaren laugarren agintza?...

 ¡Barka bezaio, Jauna, egin duen utsa!-

 Sukaldera juan zan, oso lotsaturik,

 Eta, berealase, otzikarak jorik,

 Erori zan lurrera; oluaz jo zuan

 Suburni ertza eta, illa gelditu zan.

 ¡Etzuen asko uste seme gizaisoak,

 Bigaramon goizean, zikiro-ardoak,

 Ziradela izango bere progurako,

 Eta ez ia ill zan aitarenerako!

 Gurasokiko ume begirun gabeak,

 ¡Ona emen itz pisu baten ondoreak!

 


inprimatu