inprimatu
Kanpora emendik
Izenburua:
Kanpora emendik
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
554-555

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kanpora emendik

 

Otaegui, Claudio de

 

 Alper batzuek dabiltz gure mendietan

 Baserririk baserri, isill isillikan:

 Dira lotsa zerdan ez dakiten kakoak,

 Chilerako erosten mutill gizajoak.

 ¡Zer irabazbide ta zoriontasunak!

 ¡Zer bizimodu ona eta ondasunak

 Eskeñintzen dioten baserritarrari,

 Gaitzik gabeko jende nekazariari!

 ¡Zenbat gezur, pallako, itz leun, losincha,

 Ezti jario oek banatzen dabiltza,

 Ondo bizi diraden echetik atera,

 Eta eramateko urkabe batera!

 ¡Urkabe batera! ¡bai! zeren indioak,

 Baso ikaragarri oetan jaioak,

 Ez diote iñori bizitzen lajatzen,

 Arrapatu al dena dutelako iltzen.

 Kontu egin arontza daramazkitenak

 Otso odol zalerentzat, dirala bildotsak:

 Ollasko ta-olloak, azariarentzat:

 Biligarro gizenak, gabiraiarentzat.

 Zeren, ez da leoirik; ez da kata-motzik

 Aekin konparatu genezakegunik:

 Ara dijoaztenak, pentzat dirade

 Lapurrik aundienak; eta dira trebe,

 Ujolde baten kisa dena larrutzeko;

 Su ta gar sartu eta gatza ereiteko.

 Otra zer etorkizun beltza dizkitzuten

 Gizon engañatzalle oek eskeñitzen;

 Zaudezte bada erne, gizon langilleak:

 Zuen billa dabiltzan deabruz beteak,

 Dira chitoen eske dabiltzan miruak;

 Ardi larruarekin otso gosetuak.

 ¿Zeñek ez daki alper oek dabiltzala

 Zikiruen tratuan balebiltz bezela,

 Mutillak erosi ta Chilera eraman

 Jakin arren agudo dirala illko an?

 ¿Iruditzen zaitzute zuen onagatik

 Dabiltzala orrela beste lan gaberik?

 Zuen bizkar gizentzen dabiltzan choriak

 Dira orrelakoak ¡ai! urrikariak!

 Eian egiezute, gaurdikan aurrera:

 ¡Ezti...! gure atetik; emendik, atzera...!

 Lurrak irichitzen litzake obea,

 Biotzikan ez dezun lotsarik gabea!!

 


inprimatu