inprimatu
Itz-jostallua
Izenburua:
Itz-jostallua
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
264

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itz-jostallua

 

Otaegui, C. de

 

 Pozez eta kontentuz, Pachiku zegoan,

 Aranoko elizai zalako urtean,

 Baña ¡gizagaisoa! iñon etzegoan,

 Chomin para zutela jakin zuenean.

 ¿Zer, egia ote da esaten dutena,

 Kredoa iñoiz jakin ez duen gizona

 Izendatu dutela ¡ai au nere lana!

 Aranoko sakristau egingo duena?

 Ez gaitun alperrikan egon esperantzan,

 Zion emazteari, ainbeste urtetan,

 Chiminirik gabeko echetzar orretan

 Urte askoz ondocho bizitzeko asmotan!

 Maricho, adi nazan, (baña isillikan,

 Kutizia degula ez dezaten esan:)

 "Chapelgille baldin nik ikasi baniñan,

 Bururik gabe danak jaioko zitunan."

 


inprimatu