inprimatu
Erbia kantari
Izenburua:
Erbia kantari
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
256

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erbia kantari

 

Otaegui, Claudio

 

 Jaiera aundia nuan izandu gaztetan,

 Eizean ibiltzeko mendi ta arkaitzetan.

 Anka onak nituan, ariña gorputza,

 Non zan nere gogoa, zangoak aronza.

 Zenbat tiro nituan aidera tiratzen,

 Ainbeste eperri nien bizia barkatzen.

 Erbiren bat noizipeiñ deskuidatzen bazan,

 Tiro susto utsakin iltzen zuena zan.

 Eper eizera nintzan irten goiz batean;

 Oroitu utsarekin det farra ezpañean.

 Goizetikan gauera, Jaungoikoak daki,

 Zenbat orduan nintzan mendian ibilli.

 Echera nentorrela illunabarrean,

 Luma bat ere gabe galtzarbe-sarean,

 Goseak auldua, eziñ ibiliirik,

 Borda baten ondoan nengoan jarririk.

 Atso koipatsu bat zan ari atarian,

 Mullo latza iruten, umore onian.

 Mintzatzeko gogorik ez iduki arren,

 Esan nion, diosal egin ta ondoren:

 -¿Eperrik ikusi du? esan beza egia.-

 -Eperrik ez; baña bai, Kantari erbia.-

 Maintoniri bezaio sartu ziri ori,

 Esan, ta ekin nion nere bideari.

 


inprimatu