inprimatu
Edale garbia
Izenburua:
Edale garbia
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
160

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Edale garbia

 

Otaegi, Klaudio

 

 Bi katu arraiekin

 Salcha bat egiñik,

 Zintzur ta Zurrut ziran

 Atera echetik.

 Nola asi zan Zubichon

 Sagardo ederra,

 Egiñala zijoan

 Jende guzia ara.

 Zurrutek esan zuan:

 -Adi nazak, Zintzur,

 Edan bear dizkigu

 Ogeina baso gaur.

 -Esaten duten beziñ

 Ona balitzakek,

 Eupo egiñ artean

 Utziku ez nikek.

 -Ona, motell, non dekan

 Pachi Sabelaundi,

 Nolakoa dan galde

 Akiok orreri.

 Zazpi erri oetan

 Ez dek iñor trebe

 Choch berririk asteko

 Orri esan gabe.

 Ao gozatsua ta

 Eztarri leuna,

 Famakoa dek noski

 Orren irizpena.

 -Arratsalde on, Pachi,

 ¿Zubicho aldetik?

 -Asmatu dek, nentorrek

 Alderdi artatik.

 Baña nola jendadi

 Aundia dan bildu,

 Bigar itzuliko nauk

 Jainkoak nai badu.

 -Emen geran ezkeroz

 Progatzera goaz:

 ¿Dioten beziñ ona

 Ote da egiaz?

 -¿Nola esango diat

 Charra edo ona dan,

 Iru pichar bakarrak

 Badizkiat edan?

 


inprimatu