inprimatu
Danzajolasa
Izenburua:
Danzajolasa
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
379

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Danzajolasa

 

Otaegi, Klaudio

 

 Zeru azpiko argiontziak

 Zinzillikan daudenean;

 Eta illargi zillarrezkoak

 Zabaldutzen duenean,

 Bere argia antzir bateko

 Aniyerusen gañean;

 Amuruzkiro zispiratuaz

 Aizechoak ematean

 Laztan garbiak lore politai

 Zabuka dabiltzkinean;

 Zelaiak perlaz intzak betetzen

 Dituen bizkitartean,

 Iturri eta ibai murmurrak

 Amets gisa enzutean;

 Bere laguna kabi chuloko

 Arraultzetan somatzean,

 Errechinola sasi ertzian

 Kantari dagoenean...

 ¡Zeñen egoki egon oi dan bat

 Belar beroren tartean,

 Zotal, makill ta garoz egiña

 Izandu dan echolean!

 


inprimatu