inprimatu
Biursate damugarria
Izenburua:
Biursate damugarria
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
101-104

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Biursate damugarria

 

Otaegui, Claudio

 

 ¡Ai! ikustean ez diotela euskal-erriari uzten

 Istante batez bederik bere miñak sosegatzen,

 Eta egunero ari dirala geiagotu eta aunditzen,

 

 Nekaturikan negar egitez zuregana naiz urbiltzen,

 Eta malkozko eskutitz triste au dizut izkribatutzen;

 Artu ezazu, ongiro artu, nik dizut erregututzen.

 

 ¿Izango ote da iñon biotzik aiñ erruki guchikorik,

 Ainbeste keja edo arrenkura ama bati aditurik,

 Gozagarri bat bere amarentzat billatuko ez duenik?

 

 Onelakorik ¿non arkituko degu ordea, non, esan?

 Esperantza ta utsirudizko ateak, ustekabetan,

 Zabal zaitezte, ate santuak, zabaldu nere oñetan!

 

 Bada daukazkit nere begiak oso ta oro usturik,

 Dauzkidalako ainbeste negar malko triste iguririk,

 Eta egoteko ojuka ez daukat batere batere indarrik.

 

 Bizitz ontako bideiska latza degunean iragotzen

 Geurekin degun utsirudia goaz gu oñazpitutzen

 Joaieratik azken mugara geran arte allegatzen.

 

 Eta orduan utsirudia dijoa goiti alchatzen.

 Eta alperrikan ariko dira gure eskuak ichekitzen,

 Zeren badoa, gora dijoa, zerura eguan igotzen.

 

 ¡Ai! orregatik dituzu ikusko iltzen diraden aetan

 Guziok mindu eta eritzen gaituzten era batean

 Ikara eta atzekabezko antz oriek arpegitan;

 

 Eta da bere utsirudiak gora igo zuelako,

 Eta ez dute aek arkitzen egiñalak ikusteko;

 Baña berdin bai, ¿non?... zeruetan dute berdin arkituko!

 

 Zorionekoak dira ¡ai! ask eze, gatazka gatikan

 Ta oju egin eta eziñ egon arren piskacho batean,

 Gelditu eta igiltzen dira berdin berdin azkenean.

 

 Baña guk degun samintasuna beti aurrera dijoa

 Setaz lanean, eta gelditu gabe gogorki badoa,

 Geroago ta geiago askoz, eta zistarigo doa.

 

 Esperantzaren billa banoa, eta alperrik, alperrik;

 Alper alperrik, nora nijoan jakindu ere gaberik,

 Sumindua ta aserratua noa beraren atzetik.

 

 Deitutzen diot ¡eta alperrik da! ez dit, ez dit, erantzuten:

 Alako modu onean diot biotzari eskatutzen

 Eze biluts bat eta billau bat da baldin badu gordetzen.

 

 Eta bakarrik eriotzako ¡ai! batek dit erantzuten,

 Zeñaren otsa nere entzukian dedan garbiro entzuten,

 Ta erruki gabe berriz triste ta geiago det aditutzen!

 

 Jainkoak para zion orduan gañean bere eskua,

 Lurreratu zan Jerusalengó Uri Urdin ta Sentua

 Guzialdunen aizeren bidez chetu ta desagindua.

 

 Gure Jainkoak beretzat auta zuen Erriko semeak

 Izandu ziran auzoko mendi ugarietan gordeak,

 Eta berekin beren lotsa ta gizon iltzallezko penak:

 

 Arestian aiñ aundiak ata ederrak ziran murruak,

 Gero zagozten lurra jorikau osoro porrokatuak

 Eguzkiaren azken errañuz ozta ozta argituak.

 

 Jakingabeko indarrarekin eramanak ara porchan,

 Berri berriro Israelitak arkitu ziradenean

 Ikaratuak Jerusalengo uri urdiñen aurrean,

 

 Berealase bere koitakin aizea oso gortu zan;

 Ta ikustean bere zorigaitz aen guzien zelatan,

 Galkerak non nai, azkengabeko galkerak toki danetan,

 

 Eriotzako egarriakin biotz atzekabetua

 Urratu zuten, berta bertatik egiñaz danok ojua,

 ¿Zeregin dezu?... ¿eta egin degu?... jauna, jauna, jaun altua!

 

 ¡Ai! aundi batek, izugarriak, bereala dunbatzen du,

 Eta osoro beretakoen antz egiazkoa baitu,

 Zeñak aen al danok batera jota isiltzen baiditu,

 

 Eta galgarri aen tartetik lurrera eroritzen da,

 Eta aunditzen da eroritzean, eta zelairatutzen da,

 Non orru eta dunbatzen duen turmoitzar baten gisara.

 

 Nola igesi doan Israel ¡ene! baño alperrikan;

 Bada aditzen du progu-lantua beti beti bularrean

 Geroago ta indartsuago, eta askoz urbillagoan.

 

 Eta entzuten du, ta entzungo ere bai, zorrozki bere entzukian

 Beiñ eta berriz, ta eunka aldiz, gelditu gabetanikan;

 Zeren darama ezkutatua bere bere bularrean.

 

 Eta nik ere oiuzka edo lantu ori det aditzen

 Zeñak ezpaitit piska bateko sosegurikan ematen,

 Bera da nere maldizioa, berak nau oñazatutzen.

 

 Gelditu nintzan, Eche-santuko galtzapenaren aurrean,

 Gure Lege-zar done-santuak dauden eleiz ederrean,

 Miñaritua eta estutua begirun aundi batean

 

 Oju egin nuen ¿etzera alchatzen ¡o Aitorren errañua!

 Deseigo oetatik nerekin negar egitera estutua,

 Edo zerorrek sentitzen dezun penak zauzka izutua?

 

 Eta orduan alcha zan ¡ai! bat... ez dakit zer esan dedan.

 Etzan ez ¡ai! bat, baizikan iltzen dagonaren aji bat zan

 Jarraitzen didan ezpaitakit nik edo jarraitzen diodan,

 

 Baña badakit, gelditu gabe, egun bat eta bestean,

 Nere entzukian aditzen dala ¡ai! bat alako moduan,

 Non itsatsia bezela dagon betiko nere animan.

 

 ¿Ote dabilkit nere inguruan iñola eziñ egonik

 Eriotzako aingeruchoa gelditu ere gaberik,

 Urbill dedala zorigaitzen bat aditzera eman nairik?

 

 Zer izango dan ez dakit baño, ariñ dedilla etorri,

 Alako setaz neri somatzen didazun mintasun ori,

 Eta bakarrik, bakar bakarrik, neretzako izan bedi...

 

 Eskatzen dizut biotzetikan giza-miñen aingerua;

 Ekar zaidazu neri bakarrik tristura eta lantua;

 Ez dezazula Euskal-erria para atzekabez geitua.

 

 Makurtuko det burua zure kolpe pisuen mendean,

 Euskal-erria, noble, leiala, bere premiren erdian

 Zorionez ta pozez betea ikusitzen dezunean.

 

 Baña lajatu, laja zaidazu, bitartean zispiratzen,

 Eta, irago ziran egunak ditudanean oroitzen,

 Egiaz degun izate gaizto gaizto au miraritutzen.

 

 ¡Nola! ¿ez dute itzuli bear berriro lengo denborak

 Emen ziraden libertadezko egun zorionekoak?

 ¿Menturaz gauzka Jaunak betiko progura eripetuak?

 

 ¡Iltzea obe litzake askoz!... Alcha itzute egoak,

 Euskal-erriko mendi oetan zaudezten egaztichoak,

 Eta urratu, kupida gabe, dituzuten kabichoak.

 

 Gerriak lodi ta adarrak uso dituzuten zuaitzarrak,

 Urra zaitezte eta erori, eta lurperatu danak:

 Mututu bitez otadi eta adarrezko itzalpeak.

 

 Legor zaitezte, oso legortu, erreka malso ariñak,

 Ezik iñondik ez du merezi katibu dagoen lurrak,

 Bustitzen gazta ditzatzutela zuen erru ojo indarrak!...

 

 ¡Ai! nere boza aitzen dijoa dedan mintasunarekin!

 ¡Ai! ez dezaket, nai nuke baña, ez dezaket ezer egin

 Eta beldur naiz agertutzen dan bigaramon beltz orrekin!

 

 .......................................................

 

 Agur, maisua ta adiskidea; gelditutzen naiz bakarrik

 Biotza penaz eta begiak negar samiñez beterik,

 Ainbestekoak diradelako konta ere ezin ditut nik.

 

 Bururik aundi ta indartsuenak mintasunaren aurrean

 Makurtzen dira. ¿Nola bada nik, itsuri egin naiean,

 Makurtu bear ez det neren ura aserre ikustean?

 

 Orain ura da nere jaun arro eta bekozko beltzduna;

 Estututzen nau negar egin ta izan arren begiruna...

 ¡Ai! nere miñak, zeñen andiak diran, menpeko biguña,

 bakarrik negar egin dezaket!... lantuz dago euskalduna!

 


inprimatu