inprimatu
Aterik aña maratill
Izenburua:
Aterik aña maratill
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
288

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aterik aña maratill

 

Otaegi, Klaudio

 

 Talo egin sar baten gañean

 Chardin zar errearekin,

 Chopin pare bat sagardo edan

 Gabe ondo etzan Chomin.

 Lanari laja ezkero aren

 Eguneroko billera,

 Sagardo leun arragatsua

 Saltzen zegoan tokira.

 Berez alaia, buruz abilla,

 Eziñ egona isillik,

 Etzan izango ipui berri bat

 Ark konta gabeko gaurik.

 Ontzak choria ibill oi duen

 Modura zenbat alditan,

 Chuleatutzen zuten lagunak,

 Aserra erazi naian.

 Baña Chomini ajola guchi,

 Bazizkioten ematen

 Bi edo iru baso sagardo

 Ipuichoaren ondoren.

 Paratu arren izan ziteken

 Jolas-gairik okerrena,

 Berealase zuan botako

 Koplarikan ederrena.

 Zeren ain zuan gozitza eta

 Biguña bere etorkia,

 Non zirurien egunsentiko

 Chorien kantu eztia.

 Arrats batean paratu zuan

 Iñork ikusi gaberik,

 Bere oñetan peseta zar bat

 Polchikotik aterarik.

 Eta alcha zuan esanaz:-au dek

 Au dek suertea, Jaunak!-

 -Nerea,-zion esan alboan

 Zeukan chalupa mutillak.

 -Berez, esan zak ¿zer siñale

 -Izango da karaduna:-

 -Orduan ez aiz, esan zion,

 Moneda au galdu duena.-

 -¿Eta zer zidan esango esan

 Banion kara gabea?-

 -Ez intzala i, aur mukitsua,

 Pezeta onen jabea.

 


inprimatu