inprimatu
Astoa baña astoagoko astazai bat
Izenburua:
Astoa baña astoagoko astazai bat
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
240

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Astoa baña astoagoko astazai bat

 

Otaegui, Claudio

 

 Errotari mutill bat astocho batekin

 Zatku karreo beti umore onakin

 Bordaz borda ibilli oi zan iriñakin,

 Ezpañean zuela pipa belarrakin.

 Eurite izugarri baten ondorean

 Arkitu zan ibai bat pasa bearrean:

 Jarririk asto eta zakuren gañean,

 Ajika dio ¡arre! irago gaitean.

 Astoak bere baitan,-ez nauk iragoko,

 Len ere badiat nik kargarikan asko:-

 -¡Arre! bizkarra diat bestela autsiko:-

 -Jo nazak jo, nai badek, eu aiz aspertuko.

 -¡¡A..r..r..e!! ¡ala jainkoa!-¡¡Jijai...jijai...jijai!!!!

 -¡Arrayia! gaurdaño pasa gaituk nonai,

 Eta ¿zer, oraiñ ez dek iñondik ere nai?

 Ago, ago pisca bat, konponduko aut, bai.-

 Artzen du bizkarrean astoa, nai ta ez,

 Eta beste aldera pasatzen, esanez:

 "Ni baño geiago aiz setaz ta jakitez,

 Baña ez aiz iznago sekula indarrez."

 


inprimatu