inprimatu
Asto baten ipuia
Izenburua:
Asto baten ipuia
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
368

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Asto baten ipuia

 

Otaegi, C.

 

 Trapa biltzalle batek asto bat zeukan aiñ ongi azia,

 Ezik egiten zion pentsurik gabe zuen lan guzia.

 Gau beranduan zuen biraltzen auzoko zelaietara

 Isilchorikan besteren kontu buzkantza choill betetzera.

 Egunsentian egiten zion irrintzi bat nagusiak

 Eta, astoa echeratzen zan aditurik aren deiak.

 Baña ona non asarratutzen diran batean auzoak,

 Oso ondaturik ikusitzean baratzak eta soroak.

 Nola baiziran gaur baño obeak askoz orduko denborak.

 Nor bere eskuaz autsi zioten gisaisoari ezurrak,

 ¡Arren negarrak ikusitzean asto gaisoa elbarri

 ¡Parte oneko animak-zion-ez du nu ez, orrela jarri!

 Errejidore zan orduan ta zegoen Eliz-dorrea.

 Ainbesteraño arantza, sasi eta belarrez besta,

 Ezikan zion Batzarreari esan,-etor zait burura,

 Bear dedala dorre polita garbitu neure kontura.-

 Molda zituen polea eta beste zenbat tresna laster,

 Esanaz:-nere astoak ez dik goserik, Jaunari esker.-

 Soka batekin asto gaisoa lepotikan du lotutzen,

 Eta ojuka ¡tira motellak! Eliz-dorrera igotzen.

 Biderdiraño etzau noskiro, oraindikan allegatu

 Eta ona non duten astoa ill, ito edo urkatu.

 Nola zituen erakutsitzen bere ortz zuri ederrak

 Begira nola-zion jabeak-egiten dituen parrak!

 Baña, gizona,-esan zioten-adiskide on batzuec,

 ¿Illa doala ire astoa oraindik ikusten ez dek?

 -¡Ai chori-hura-aizez-puztuak! ¡zaudezte, arren, isillik!

 Ez dakizute astoen parrak ezagututzen ornindik?

 Bada dek, alcha burua eta ortzak erakutsitzea,

 Edo aizeak beteaz bere konpasa ez galdutzea.-

 Orduan bere aldamenean zegoen jostallu batek

 Zion: -astoak ere ¡motellak! egaka ikasi ditek!

 Zer miretsirik ez dek, egiaz ¡zeren gaurko denboretan,

 Lau ankakoak ere nolanai ditek ikasten izketan!

 ¡Pozkidaz ziak erakutsiaz ortz eder zillarrezkoak!

 ¡Kanpantorrera belar jalera irriz ta parrez zijoak!-

 Alkate jaunak zuen lenengo Batzarrean irakorri:

 -Ona zer degun beletapean obizdetzat bear jarri:-

 Tranpa zeritzon errejidore baten astoa pazkatzen,

 Milla sireun ta bigarrengo MAYATZEAN emen ill zen.

 


inprimatu