inprimatu
Arrantzalearen bizimodua
Izenburua:
Arrantzalearen bizimodua
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
39-41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arrantzalearen bizimodua

 

Otaegi, Klaudio

 

 Zintzillik dauden zeru argiak

 Ez dirade desagertu,

 Eguzkiaren urre-errañuak

 Ez diralako zabaldu;

 Eleiz-ezkillak bere soñuak

 Zeruronz alcha ez ditu;

 Egunsentiak leio chulora

 Kirikikan egiñ ez du.

 Enarachoak tellatupeko

 Kabietan mutu daude,

 Chinpinkului zoragarriak

 Aizeakin naastu gabe;

 Zerutarrezko agurrik egiñ

 Oraindikan ez diote,

 Eta ala ere, arrantzalea

 Oia lajatzeko erne.

 Lijatu ditu oe chuloan

 Bere biotzeko puskak;

 Lagundu dio emaztechoak,

 Prestatu dizkio tresnak,

 Otarrechoan paratu dio

 Aldituan jan edanak,

 Eta an dijoa, arraunarekin

 Autsiaz uraren bagak.

 Agertu dira Guadalupeko

 Arrantzalen Goitargia,

 Eta arasego beso zabalik

 Dagoan Gurutz aundia:

 Biotz sutuaz egin dizkie

 Otoitz edo plegaria,

 Diradelako pekatarien

 Oroitz konsolagarria.

 Azaldu dira izurdi pillak,

 Eta izerdi patsetan,

 ¡Arraun mutillak! oju egiñaz,

 Dijoaz mauka utsetan;

 Zabaltzen dute sarea, baña

 Chardiña ustekabetan,

 Ondoratu da, igesi doa

 Cherkoan artu ondoan.

 Sarea ala ta ekin diote

 Berri-berriro lanari;

 Kanpora doaz estu estuan

 Segika izurdiaki;

 Eta dijoaz ainbesteraño

 Non ez diraden agiri;

 Leituko dira, zeren ez dute

 Arrai gabe nai etorri.

 Baña, ona non zeru azpian

 Diran oreak agertzen;

 Ona non diran istanpatean

 Chimista-gaiez betetzen;

 Ona, ona non bendabalaren

 Chistu soñuak aditzen,

 Leoi pillaren gisa begira

 Itsasoa orroatzen.

 Ez dek au ezer, dio patroiak,

 Zoazte zuen lekura,

 Presta zaitezte chukatutzeko

 Bazaigu sartutzen ura;

 Iza zazute bela chikia,

 Iza ta goazen aurrera,

 Aingeruren bat egongo zaiguk

 Ore tartetik begira.

 ¡O zer istillu iza-arria!

 Geroz ta perill geiago;

 Itsasoaren erraiak daude

 Geroz eta aserreago!

 Bere furian arkaitzak ere

 Porrokatu naian dago!

 Baña, patroiak, izutu gabe

 Orain kopeta beltzago.

 Bere begiak zorrotz begira

 Datorkion trapasari,

 Marro egiñaz lema utsakin

 Inchaur azal bat diruri;

 Begira ere daude lagunak

 Itsas ao zabalari.

 Begira norbait ustekabetan

 Ote dan iñon agiri.

 Baña, alperrik, alper alperrik

 Dute laguntza billatzen,

 Aen erregu biguñ tristeai

 Iñork ez die eranzuten!

 Eta, iñondik nola ez duten

 Esperantzarik somatzen,

 Sukal chokoko oroitzak die

 Biotzak erdibitutzen!

 Apar utsa da itsas naasia,

 Aizea chirimilloka,

 Kaio churiak eziñ egonik

 Alcha dira chilioka,

 Chimistak zik-zak, euria zar-zar

 Turmoiak berriz danbaka,

 Ore mordoak irudi dute

 Itsasoakin laztanka.

 Bere ego beltzak zabaldu ditu

 Ekaitz arroak airean,

 Iretsi naian arkitzen duan

 Guzia bere aurrean;

 Eta ala ere, burruka dabiltz

 Etsi gabe egiñalean,

 Arkitu arren elurmendien

 Antzeko baga tartean.

 ¿Nola bat ez da itsas irakiñ

 Ori ikusita arrituko,

 Moldatu duan ekaitza bera

 Aski bada izutzeko,

 Arrokatzarrak eta ondartzak

 Ere dardarizatzeko,

 Eta zintzillik arkitzen diran

 Izarrak illundutzeko?

 Jendez bete da kaia muturra

 Begira itsasoari;

 Bi emakume daude zizpiroz

 Erregutzen Zeruari;

 Ua, para ion, nere biotza,

 Dio amak alabari,

 Kandelacho bat erosi eta

 Ama beti Birjiñari.

 ¡Nere senarra! ¡nere aitacho!

 Nere suerte biurra!

 Iskin danetan aditutzen da

 Lantua eta negarra!

 Eta, egiaz, ez igurtzeko

 Perlazko malko bikorra,

 Bear du izan batek biotza

 Arria beziñ gogorra.

 ....................

 -Baña, Leonchi,-¡ai Andre Grasi

 Betor ongi, esan bezala

 -Ez det arkitzen motiborikan

 Galdutzeko esperantza;

 Zer, ¿ez aldute irago izan

 Au beziñ denbora gaitza?

 Izan bear da Guadalupeko

 Amagana konfiantza.-

 ¡¡Bela!! jendeak dio ajika,

 ¡Ona urbillean bela!

 -Kaio churia...-ez da choria...

 -Jaunari nai dakiola...-

 Zorrotz jendeak dauka begia...

 -¡¡¡Ona!!! ¡¡¡ona!!! ¿ez al da ala

 -Egia diok, Pitar, dudarik

 Ez nezakek ala dala.-

 Laster berri au banatu da ta

 Zorionak ematera

 Jende guzia pozez beterik

 Doa korrika kaiara;

 Chalota eta urra aundiakin

 Dijoaz besarkatzera,

 Gizagaisari lagundu eta

 Zer nai duten eskeintzera.

 Eta ¿nork ez du izango gizon

 Orietaz urrikia,

 Gaiendurikan gose egarriak

 Gorputza oso bustia,

 Ezurreraño sartua otza,

 Ubeldurik aurpegia,

 Eta katasta, beti zintzillik

 Ille batetik bizia?

 ¿Zeñek ez ditu bene-benetan

 Idukiko biotzean,

 Orien pena, neke gogor ta

 Naigabeak aditzean?

 ¿Nork maite ez izan orien perill

 Aundiak ezagutzean,

 Aur gaisoentzat itsasoari

 Ogia kendu naiean?

 Eta ala ere, bildur gabero

 Utzirik alde bat loa,

 Ezer izago ezpalitz yo

 Bezelase an dijoa,

 Balu bezela bere lagunik

 Aundiena itsason:

 Esan zazute ¡milla aingerua!

 ¿Ez da au guzia arritzekoa?

 Guztiz prestua eta noblea

 Baldin badu arrairikan

 Premiazkorik ez da izango

 Zerbait artu gaberikan;

 Eta bizia ere azkenik

 Eskeñiko du pozikan,

 Barrenta badu itsas tartean

 Anaien bat arriskoan.

 Bere zañetan sentitutzen du

 MARI aundiren odola;

 Aren gisa da lagun tartean

 Paketsua ta leiala,

 Baña itsaso zabal naasian

 Azkarra ta chit abilla,

 Arranotzarra ekaitz denboran

 Ore tartean bezela.

 Ez du sentitzen kutizirikan,

 Beti franko ta jostallu,

 Pasa dituan sufrimentuak

 Agudo aztutzen ditu;

 Eta kolpeak sua itzaltzen

 Duan chardiñ zar bat badu,

 Iru edo lau baso sagardo

 Edan ezkero kontentu.

 


inprimatu