inprimatu
Arbolari oroipena
Izenburua:
Arbolari oroipena
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
279-281

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arbolari oroipena

 

Otaegi, Claudio

 

 Milla kolore dituen ibar parretsu baten erdian

 Jaunak paratu zuen ARITZ bat lur sendo eta gurian

 Euskaldun danok bizi gintezen doatsu bere azpian.

 

 Murmur egiñaz aldamenean zeukazkien iturriak:

 Lore politez apaindurikan bidechigor ta zelaiak;

 Baso ichiaz egi, mendiska... bere inguru guziak.

 

 Urtartetikan agiri ziran pichiloreak ugari

 Eskeintzen euren ezti gozoa erle beargilleari,

 Errechinolak oian zokoan gau eta egun kantari.

 

 Egunsentian agertutzen zan eguzki zoragarria

 Erakutsiaz bere aurpegi urrezko distiaria,

 Eta arratsean ezkutatutzen zuen goisoro argia.

 

 Illargi eder zillarrezkoa irtetzen zan sortaldetik;

 Ikusten ziran goi urdinpean argiontziak zinzillik,

 Arkitzen Lore usai gozozko churiak intzez beterik.

 

 ¡Zeñen garbia, ikusgarria zeru azpia zegoen

 Aize biguña eta preskura zituelarik eskeintzen!

 ¡Zeñen gozoro ARITZ orriak ziran pir-pir-pir mugitzen!

 

 Izate danok Jaungoikoari ematen zion eskerrak

 Ikusirikan egun eta arrats aiñ eguraldi ederrak;

 Sarjin loretsu bat ziruriten ibar artako bazterrak.

 

 Baña agertu zan zikintasun bat zeru-lurraren tartean,

 Bi odei lodi, oso illunak, bata besteren aurrean,

 ¡Zorigaiztoro! alkarren indar gogorrak neurtu naiean!

 

 Nastu ziraden, aortu zituzteu ujolde izugarriak,

 Turmoi, chimista, aize chistuak, porroka naian mendiak,

 Euren lekutik irten nai zuten koajetsuzko ibaiak.

 

 Itsas genasi orrularia zebillan orruarekin

 Zelai igarrak berdindu naian belar soro ezeakin;

 Lur larrutuak baso ichi ta mintegi orritsuakin.

 

 Alper alperrik egin zituen alegiñik aundienak

 Irago naian, chit setatsuro, arrokarik bikañenak,

 Muga oriek para zizkion gauza danen Jabe danak.

 

 Arretu ziran iturrl garbi kristalaren gisakoak;

 Oso mastrika udaberri kolore arantz gabekoak;

 Erori arte tanta llodiak zenbat gizaldetakoak.

 

 Ala ere ¡ai! zatitu arren ARITZ zarrari adarrak,

 Eraman arren zituen orri guziak ekaitz gogorrak;

 Icheki zion: ¡milla aingerua! portizki gerri azkarrak.

 

 Baña arkiturik bakardadean sentitu zuen ikara,

 Eta aji egin, ¡Jainko aundia! nere umeak ¿non dira?

 ¿Bakar bakarrik utzitzen naute umezurtz baten gisara?

 

 ¿Nere itzalik ez al du bear geiago Euskal-erriak?

 ¿Ez ote ditu maite izkuntza eta oitura garbiak,

 Egoki nere biotz barrenen Jaungoikoak ipiñiak?

 

 ¿Ez ninduen ni, aren almenak bere antzera paratu,

 Esanaz: -mendi orietatik iñork botako etzaitu,

 Etsaiak baldin zure semeak berezitzea ezpaditu?-

 

 Kartagotarrak; Erromatarrak, Godoak eta Mairuak,

 ¿Etziran izan Gurutzean ta Nitaz beti garaituak,

 Kendu izan nai zituztenean, nere adar orritsuak?

 

 ¿Ez al-zituzten nere aurrean makurtu beren kopetak,

 Jendecheak ta aundimandiak, beartsu ta dirudunak,

 Errege aundi, jaun almentsuak, eta gañera umantak?

 

 Eta zer, ¿ekaitz iragokorrak oraiñ izutzen zaituzte?

 Amoriorik nereganako sentitutzen ez dezute?

 ¿Oztu al,dira zuen biotzak? sinispenik ez al-dute?

 

 Eta mendiak eranzun zuten ¡ai zer estadu tristea!

 Ekaitz gaiztoak zaitu, egiaz larrutu ¡Ama maitea!

 Non eta nola dan ori sortu ez goaz gu esatea;

 

 Baizikan egi miñ-miñ batzuek garbi nai ditugu esan

 Zure umeak jakin dezaten nola porta bear diran

 Chimistagaia kemear-mugan sortzean berrirotikan.

 

 Zure iturri garbietatik sortu ziraden Legeak

 Etsaiak ere aitortzen dute, dirala eziñ obeak;

 ¡Eta ala are auzora billa seme ajolakabeak!

 

 Amoriozko Ama nai ezik ugazamaren mendean,

 Losinchkerian dabiltza zenbait; beren buruen onean,

 Ipar aldeko ibar libreak utzita, ego aldean!

 

 Baña ¡oh gauza miragarria oekin gertatzen dana!

 Arako dute, eztarariaz eskatzen gure izena,

 Esanaz:-laster egingo degu ARBOLAREN zoriona;

 

 Eta, atzapar dondusleakin ari dirade kendutzen

 Geldi zaiozkan sustar gogorrak; eta ez dira lotsatzen!...

 Aundinai ero kutizi beltzak ditu orretaratutzen.

 

 Ezkuta bitez galgiro oriek lau Probinzi oetatik,

 Eziñ aserik duten gosea gure bizkar gañetatik,

 Ebro irago beziñ agudo etsaiakin bat egiñik!

 

 Aralarreko Aingeruchoak daki ziradela bildu

 Seme zintzoak mendi artanche, eta zutela akordatu,

 Amari bear zizkiotela jazkai ederrak ornitu,

 

 Oju egiñaz jizoaz emendik alkar eziñ ikusia!!

 Zu zera ARBOLA zulatu duen pipi zital'galgarria,

 Amaren bular eta erraiak jan dituen miñ bizia!

 

 Zu nai zaituzte gure artean, betiko, etsai gordeak;

 Baña ez, alkar artuko dute Aitor zarraren semeak;

 Egingo dute bilkida Napar Euskaldun Fuero zaleak,

 

 Eta orduan amorio ta libertadezko argiak

 Kenduko ditu gure gañean arkitzen diran odeiak,

 Eta botako ARITZ arbolak berriro muskill guriak.

 

 Bildu gaitezen bada guziok ARBOLAREN inguruan,

 Eta maitatu zeren berdiñik arkitzen ez da munduan,

 Landatu zuen esku santua dagoelako zeruan.

 


inprimatu