Adiskide bi eta artza (Ipuia)
Ospe, L.M.
Adiskide aundi bi
Dijoaz bidean
Elkarrekiń izketan
Umore onean:
Artz aundi bat zaiote
Basotik irteten:
Ikarak arbolara
Bata da igotzen
Bestea gelditzenda
Gaishoa bakarrik,
Artz aundi ari ezin
Ezin arpegi emanik
żZer egiń onelako
Estutazunean?
Illa balitz bezela
Jartzenda lurrean:
Nola artzak ez duen
Gorputz illik jaten,
Uzai egiń ondoren
Aurrera da joaten
Bereala jachitzen
Da arbolakoa
Eta laguna gana
Adiskidea, dio,
Chit det nik atsegiń
Zu emen arkitzea
Osasunarekiń
ĄZer ikarak ditudan
Zu gatik eraman
Bildurrez zu noiz artzak
Bear zinduen jan!
Isillik belarrira
Dizu ark itz egiń
Zer ezan ote dizun
Nai nuke nik jaikiń
Ara zer ezan diran
Artzak belarrira:
Munduan adiskide
Mota asko dira:
Ez dezu artu bear
Jakizu gaurdandik.
Zure adiskidetzat
Gizon bildurtirik.
|