inprimatu
Pekatariyari
Izenburua:
Pekatariyari
Sinadura:
Orkaiztegi, Patrizio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Orkaiztegi, Patrizio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
247

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pekatariyari

 

Orkaiztegi, Patrizio

 

 ¿Noiz zera pekatariya,

 Noiz zera zentzatuko?

 ¿Noiz zera zure animaz

 Noiz zera oroituko?

 Jakizu etziñala izan

 Egiña mundurako:

 Garbitu zaitea, bada,

 Zure azken konturako.

 

 Kantartea.

 

 Lenbait-len biur zaite

 Zure Jaunagana:

 Jakizu bera dala

 Epalle zuzena:

 Esamiñako ditu,

 Aurren ta azkena;

 Ez dakizu noiz bear

 Dezun juan argana.

 

 Beretzat zinduan egiñ

 Guziyen Jaun Jabeak;

 Eskeintzen dizkitzu Berak

 Zori on neur-gabeak:

 Entzuten ezpadiyogu,

 ¡A gure doakabeak!

 Etsayak, gu galdu nairik,

 Prest daukazki sareak.

 

 Lenbait-len biur etc.

 

 Begira gal-ez ditzatzun

 Betiko atsegiñak;

 Mendera-itzatzu laster

 Naikunde biyurriyak;

 Bertatik arduraz ezi

 Pekaturako griñak;

 Kristaua, egiñ onetan

 Zintzoro alegiñak.

 

 Lenbait-len biur etc.

 

 Jar zaite utzi zenduban

 Jaun Aundi Onagana;

 Egizu barren-barrendik

 Pekatubaz negarra,

 Aldendu nai badituzu

 Betiko su ta garra:

 Ar-zazu Jesusek eman

 Nailukean laztana.

 

 Lenbait-len biur etc.

 


inprimatu