inprimatu
Kristauaren sinismena
Izenburua:
Kristauaren sinismena
Sinadura:
Orkaiztegi, Patrizio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Orkaiztegi, Patrizio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
273-276

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kristauaren sinismena

 

Orkaiztegi, Patrizio

 

 Esan zadazu nor dan, kristau maitea,

 Lur-zeruben ta zure Kriatzallea:

 Zuk bereala,

 Fedeaz ikasirikan ala,

 Oi dezu esan:

 Sinisten det Jaungoiko Bategan.

 Ongi diyozu:

 Gauza guziyak Ark egiñ ditu.

 

 Fedezko agermenik ezpalitz ere,

 Jaunaren izateaz baziñitezke

 Erraz oartu;

 Ezagumen osokoan sartu,

 Guzi-guziya

 Jaun-aundi-goyak dala egiña;

 Bada eziñ izan

 Echegille-gabe echerikan.

 

 Eguzki ta illargi, izar guztiyak,

 Millaka ikusten diran aire-egaztiyak

 Lur-pistiyakiñ,

 Diyote: Jaunak ginduan egiñ;

 Gure Jabea

 Da zeruko Jaun berdiñgabea,

 ¿Nork au ukatu?

 Naiz kredorikan entzun ezpalu?

 

 Ezagumendu utsez, eskola gabe,

 Errazki jakiñ arren guziyen, jabe

 Jainkoa dala,

 Bera besarka gentzakeala

 Ez iñoiz esan:

 Zeren Jauna Bere Izatean

 Goya da anitz;

 Adimentuz eskasak gu berriz.

 

 Alaz guziyaz ere, zerbait ikasi

 Bagenezake, eta gaitean asi

 jarduten jaunaz,

 Ala fedez, nola ezagumenaz,

 Deguna iritsten,

 Eta beakurturik sinitsten;

 Bañan ez aztu

 Guziro laburrak gerala gu.

 

 Jaungoiko Aundiyaren onoidadeak

 Dirade kabu, bazter, ondo-gabeak;

 Eta mugarik

 Agertzen etzaye iñonchotik;

 Mundu-Zerubak,

 Eta dakuskun gauz edertsubak,

 Ezer ez dira,

 Egilleaz neurri nai badira.

 

 Baziñdake galdetzen asierarik

 Ote lukean izan norbaitengandik,

 Nuke eranzuten:

 Etzala iñoiz asi izaten;

 Da betitandik;

 Ez ere izango du azkenik;

 Bere-Berez da:

 Iñorengandikan sortu ezta.

 

 Igaro ziran gauzak, eta oraingoak,

 Naiz etorkizun dauden urrutikoak,

 Bat aztu gabe,

 Bere begiyen aurrean daude:

 Guziya daki;

 Esan eziñ-goa Ark izaki

 Jakinduriya,

 Eta Begi guziz barnariya.

 

 Jainkoaren Almenak zenbateraño

 Dezakean aldegu guk egundaño

 Pensatu ere?

 Ez luke noski iñolaz neke

 Au berritzea;

 Beste milla mundu egiten;

 Ez eta gairik,

 Onetarako luke bearrik.

 

 Zeñen ta diran gauza eder-aundiyak

 Beraren lan ugari-miragarriyak,

 Nai balu ala,

 Utsera biyur ditzakeala

 Ez enuratu;

 Aren eskuba chit da almentsu;

 Eta nai utsez,

 Eziñ lezakeanik deus ez.

 

 Izan arren Bakarra guziyen Jauna,

 Argan dira arkitzen iru Persona;

 Arduraz entzun:

 Izatez Bat, Personaz Irudun,

 Da Jaun Aundiya;

 Elizak dauka erakutsiya:

 ¡Gauz ezkutuba!

 Makur dezagun adimentuba.

 

 Egiñ bear eztegu alegiñikan,

 Egiya itzaltsu au irichirikan,

 Barrendutzera;

 Beartubak gaude sinitstera

 Jaunak diyona;

 Izanik guztiz jakintsun-Ona,

 Gezurrik esan

 Ez lezake iñolazko eran.

 

 Aita, Seme, Espiritu Santuba dira:

 Nor dan iruretatik, ez asi billa,

 Besteak baño

 Ezer-ezertan ere geiago;

 Batean Batez,

 Dira Irurak Beren Izatez,

 Jaungoiko Bakar:

 Katolikoen dotriñak dakar.

 


inprimatu