inprimatu
On Marzelino Soroa Jaun nere adiskiderik onen onenetakoari 1890-ko urtarril
Izenburua:
On Marzelino Soroa Jaun nere adiskiderik onen onenetakoari 1890-ko urtarril
Sinadura:
Oregi, Jose Gaspar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Oregi, Jose Gaspar

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


On Marzelino Soroa Jaun nere adiskiderik onen onenetakoari 1890-ko urtarrillaren biko bere santu-egun oroigarriyan

 

Oregi, Jose Gaspar

 

 ¡Zoragarrizko lurreko izar

 Loracho ederren pareko,

 Udaberriko biyotz-alaya,

 Negu beltzean jayoko

 Ziñanik emen ichas-ertzean,

 Etzuen askok usteko!

 ¡Ama Euskeraren biyotzekoa,

 Zuri eskutik eltzeko!

 ¡Donostiyako gaztelupean

 Biyok Teatroratzeko!

 Zu jayo ziñan egun onetan

 ¡O! ¿zenbat etzan poztuko?

 ¡Oroigarrizko egun alai au,

 Santua onratutzeko,

 Gaur bezelase urte askotan

 Aldezu zuk oroituko!

 Nik Artz-erritik' naiz eranzun ez,

 Emen zaitut ordañduko.

 


inprimatu