Gaur berri asko jakiten dira
Olea, Inozenzio
-1-
Gaur berri asko jakiten dira
ta modu askotakoak,
asko utsaren urrengo eta
batzuek garrantzizkoak;
oraiņ aldian datorzkigunak
eztira nolanaikoak
Unibersidade bat iritxi
nai duala Gipuzkoak.
-2-
Guk Ikastegi orren utsuna
nabaitzen degu prankotan,
nai ta eziņa onek sortzen du
gaurko famili askotan.
Gipuzkoako buruzagiak
au dabilkite aotan,
Agintari jaun auek ez daude
ikusten degunez lotan.
-3-
Gure gaztedi maitagarria
jarri da ikasketara
baņa oraindik bide luzea
unibersidadetara;
balio duten asko ta asko
eziņ juan oietara
orregatikan ikastegiak
etorri bear bertara.
-4-
Poz aundirikan eztu ematen
batzutan egi gordiņak
ortik etortzen dira sarritan
gure konpondu egiņak.
Guziok Aita batenak gera
ta danok berdiņ egiņak,
orregatikan bear ditugu
erosotasun berdiņak.
-5-
Zergatik bada erreztasunak
gorde bakar batzuentzat?
Tokamentuak izan bear du
legez senide danentzat.
Aukerak jartzen baldin badira
saiatu nai dutenentzat,
guztientzako onura eta
kalterik ez iņorentzat.
-6-
Prestaera on bat baņa zer du
gaztediak obeago?
Ikastegi nagusi orrek gaitz
egiņ beldurrik eztago;
len asko zuten aiek ez dute
izango, ez, gutxiago
baņa len ezer etzeukatenak
bai bizibide geiago.
-7-
Ikastegi au sortzen badegu
guztiok poztu gindezke,
gazteak bertan egingo dira
gizon jakintsu ta asko.
Beti burrukan ibilli gabe
koska berdindu litezke.
zuzentasunaren eske,
besterik gabe makiņatxobat
-8-
Gaur Gipuzkoa eskola txikiz
daukagu zerbait betea,
au egi bat da baņa naikoa
ez izatea bestea.
Gure zeruan nabaitzen degu
oraindik argi trixtea,
pena litzake ainbeste izar
eguzki gabe uztea.
-9-
Indar guziak bateratu ta
bildu agintariekiņ,
gure premian baldin badaude
ez ondotikan aldegiņ.
Gipuzkoarrok oraiņ da garai
ta eutsi pixuari piņ
talentuaren izpirik ere
alperrik galdu ezdediņ.
-10-
San Iņazio eta Elkano
Legazpi ta Urdaneta,
kondaira zear gure baratza
olako lorez beteta.
Geiago ere sortu ditezen
indartu erakusketa,
emango duan lurrak egoki
ongarritu nai luke ta.
-11-
Gipuzkoaren alde fiņezan
ari diran jaun guziak,
atsedenikan gabe dauzka gaur
gure premi ikusiak.
Ordaindu bear ditu ederki
oien lan eta auziak,
gaur edo biar iritxiko dan
Ikastegi Nagusiak.
-12-
Agintariok: Gaur dauzkatzuten
kezkak gu pozten gaituzte.
Bertso arlote auek ez baņa
oiek ondratzen zaituzte.
Nekerik gabe ezin litezke
jaso ainbat buruauste,
baņa eskertzen jakingo degu
gipuzkoarrok, nik uste.