O filii et filiae
Poztu zaitez o'kristaua!
Goiko Errege aintzatsua
Gaur illetatik piztu da.
Iru emakume dira
Joan Jesus'en obira
Aren gorputza igorztera.
Madelenak berri eman
Ta illobiaren atera
Bi ikasle doaz lasterka.
Baña Joan Bidalia
Pedro baño len eldu da
Lasterrago ibilli baita.
Aingeru zuriz jantziak
Esan die emakumeai
Jesus Jauna piztu dala.
Ikaslen erdian Jauna
Agertu zan, ziostela:
«Pakea zuekin dela.»
«Jesus' piztu da» aditzean
Toma'k siñetsi etzuan
Ta zalantzan'gelditu zan.
«Ikusi, Tomas, sayetsa,
Ikusi nere esku-oñak
Ta ez izan siñeskaitza.
Esku, oin, sayets zaurtuak
Ikusi ta dio Toma'k:
«Zu zera ene Jainkoa.»
Zoriontsu ikusi ez ta
Sendo siñetsi dutenak:
Betiko biziko dira.
Pazko-jai pozkor oetan
Entzun bitez poz-oyuak:
Goretsi dezagun Jauna.
Jaunari zor diozkagun
Esker apal gogotsuak
Itzuli ditzayozkagun.
|