inprimatu
O eguberri gaua
Izenburua:
O eguberri gaua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
355.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


O eguberri gaua

 

 

 O Eguberri gaua, bozkariozko gaua,

 alegeratzen duzu bihotzean khristaua.

 

 Mundu guzia duzu zorionez bethetzen,

 zeren zuk baidiozu Mesias dela sortzen.

 

 Gau ilhunean ez da ageri eguzkirik;

 hunetan dakuzagu mirakuiluz ilkhirik.

 

 O gau desiratua, argia duzu phiztu,

 harek mundu guzia behar baitu argitu.

 

 Argizagiak dire bozkarioz dantzatzen,

 ohi baino dutela gehiago argitzen.

 

 Aingeru onak berriz hasi dire kantatzen,

 bozterat dituztela tristeak gonbidatzen.

 

 Errepikatzen dute maniuretez artzainek,

 adarrari diote ihardesten larrainek.

 

 Arrainak hari dire jauzika ur barnean,

 abreak mendietan, hegáztlnak airean.

 

 Gauza guziak dire oroi alegeratzen,

 orobat egiterat gaituzte erakhartzen.

 

 Ifernuko ostea ordean ikharatzen,

 haren zentzatzailea delakotz orai sortzen.

 

 Idolak aldaretan betan dire muthutu;

 aztiek errazoina laster dute galdetu.

 

 Bertzerik ez dirote deusere ihardetsi,

 haur batek dituela baizik ichil-arazi.

 

 Ichildu behar zuten, guk ordainez kantatu,

 zorionean dela Jainko Semea sorthu.

 


inprimatu