inprimatu
Zuretzat, Jauna, ereskin ori!
Izenburua:
Zuretzat, Jauna, ereskin ori!
Sinadura:
Altzo-Azpi, Mikel Aba, (Amaialde)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Altzo-Azpi, Mikel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
71.zk.
Orrialdea:
1

Zuretzat, Jauna, Ereskin ori!

 

Altzo'ko Mikel A.

 

         (Zulaika'tar Jos. An. ta Arregi'tar Pel. Jaunai,

         Lekarotzko Ikastetxeari Eliz-ereskiņa ematean).

 

         I

 

 Udaberriko gauetan

 Ludia lotan dagon orduan,

 Arrosatxoa izarrakiņ

 Ixil ari da mintzo maitetan;

 Urretxindorrak esan dit,

 Gaueko txiyo politan.

 

 Txoriak bere maiteak

 Goiz ixillari esan dizkio...

 Errekak belardiari

 Musu bero bat goiz eman dio...

 Karnabak goizan esan dit,

 Errekari entzun dio.

 

 Eguzkiarenganako

 Landareen laztan-itz xamurrak

 Xoxoak dakizki ongi...

 Maiteentzako gizonen leiak

 Dakuski etxe-txoriak,

 Illuntzero esan dizkit.

 

         II

 

 Baztan-erriko biotzan

 Garai guztitan aintza xamurrak

 Kristori Ereskin onez

 Esango ditu euskel-ludiak...

 Jaun orrek, entzun itzazu,

 Zuk egin zituzun, entzun.

 

 Euskel-umeen baratzan

 Euskel-gogoak goiz ixilletan

 Maiteki laztan beroak

 Esango ditu abots xamurran...

 Euskel-umeen laztana

 Artu bai, euskoen Jauna.

 

 Zuretzat ereskin ori

 Euskeldun-gogoen Jabe ona;

 Euskeldun batek dematzu,

 Artu, Jauna, euskoen laztana;

 Ordaņez zaitu euskera,

 Zaitu bai Euskal-erria.

 


inprimatu