inprimatu
Ontzi bat ezberdiņa
Izenburua:
Ontzi bat ezberdiņa
Sinadura:
Neruda, Pablo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Neruda, Pablo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
90-91

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ontzi bat ezberdiņa

 

Neruda, Pablo

 

 Ba'dirudi ontzi bat ezberdiņa

 itxasotik igaroko dala, orduren batean.

 Ez da burnizkoa, ez dira urresagartuak ere

 aren ikurriņak:

 iņork ez daki nundik

 ezta ordurik:

 gerturik dago dana

 ta, eztago areto obeagorik, gerturik dana

 igaranezko gertakizunerako.

 Gerturik dago bitsa

 oņazpiko bigun baten antzera,

 izarrakin eundua,

 aruntzago urdiņa,

 orlegia, itxasoz-andiko igidurea,

 dana itxaroten.

 Ta, zabalik arkaitzteria,

 ikuzitua, garbi, betikor,

 atondu zan ondarrean

 gazteluzko idunki bat bezala,

 dorrezko idunki bat bezala.

 Dana

 dago gerturik,

 deiturik dago ixilla

 eta, baitere gizonak, beti arreta gabe;

 ez dute galdu nai agerkunde an:

 egun Igandean bezala iantzi ziran

 garbitu zituzten oskiak,

 orraztu ziran.

 Agure zartzen ari dira

 eta, ontzia ezta igarotzen.

 


inprimatu