inprimatu
Nun ote dago Gillermina?
Izenburua:
Nun ote dago Gillermina?
Sinadura:
Neruda, Pablo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Neruda, Pablo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2/4
Orrialdea:
178-179

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nun ote da Gillermina?

 

Neruda, Pablo

 

 Nun ote dago Gillermina?

 Nire arrebeak gonbidatu zuanean

 eta, ni irten nintzan atea irikitzera;

 eguzkia sartu zan, izarrak sartu ziran,

 sartu ziran garizko bi ille-motots

 eta, amaitu eziņeko bi begi.

 

 Amalau urte nituen nik

 eta, arroxko illuna nintzan,

 mearra, ertsatua, eta ximurra,

 illetaritsu eta itxurazalea;

 armiarmakin bizi nintzan ni

 basoko urak ezotuta;

 egagogorrak ezagutzen ninduten

 eta iru margodun erleak,

 nik eperrekin lo egiten nuan

 osasun belarpean murgilduta.

 

 Orduan sartu zan Gillermina

 bi tximizta urdiņakin

 zearkatu zidatenak illea

 eta josi ninduten ezpatak bezala

 neguaren ormearen aurka.

 Au Tematuco'n gertatu zan.

 An egoaldean, mugan.

 

 Geldiro igaro dira urteak

 larrulodien antzera oinkatuz,

 zaunka egiņaz azariak bezala,

 likiskiro igaro dira urteak

 gorakoi, murritz, illetatsu,

 eta, ni ibil nintzan odeiz-odei,

 lurrik-lur, begirik begi,

 euria erortzen zan bitartean

 soiņeko berdiņaz, mugan.

 

 Nire biotza bidaitu da

 alda eziņezko zapatakin

 eta, arantzak txegosi ditut:

 geldiunerik ez nuan izan iņun:

 iotako lekuan io ninduten,

 il ninduten lekuan eror nintzan

 eta berbiztu nintzan ezetasunez,

 eta gero eta gero eta gero,

 ain luzea baida gauzak edestutzea.

 

 Ez dut ezer geiagotzekorik.

 Bizitzera etor nintzan mundu ontan.

 Nun ote dago Gillermina?

 


inprimatu