Goyan bego anaitxoa!
Altzo'ko Mikel A.
(Donosti'ko Jos. And. Abari
ta bere guraso anai-arrebai
bere anai Fortunato Aba iltzean.)
Donostiko zelai ederretan
Landaretxo bat erne da;
Txit ederra da-ta, aldatzen dute
Prantziskoren baratzera;
Au, azi ala ari da zutizen,
Beti lurretik igeska.
Lili politak emanez gero,
Lekaidiaren liliak,
Mitxirrikak bertan datozkio,
Donokiko mitxirrikak,
Aren lekatan gozandutzera
Lili-lekatan alaiak.
Aren urriņa daramayote
Jesusi mitxirrikatxok;
Aren lili-ariņa daramate
Jesus lilira erletxok,
Jesusen goiko erletokira
Leyaz daramate erletxok.
Gaztea beti, bere ostoak
Goyera doaz polliki;
Orain biraka, gero goyerontz
Goyerontz beti poliki,
Zeru aizeen magal ariņan
Igo dira bai poliki.
Donostiko zelai politetan
Jayotako lilitxoa
Gaztetik Jesusen goi-baratzan
Beti-betiko erne da;
Beti goyerontz igo zan-eta
"Goyan bego" lilitxoa.