inprimatu
Euskal landarea apaiztu da!
Izenburua:
Euskal landarea apaiztu da!
Sinadura:
Altzo-Azpi, Mikel Aba, (Amaialde)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Altzo-Azpi, Mikel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
88.zk.
Orrialdea:
635

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal landarea apaiztu da!

 

Amaialde

 

 Ikusi nuan... Goldiopean

 bizi zan errekatxotik

 janaritzen zan landaretxoa

 ezkutu maitean andik

 edaten zuan indar sendoa...

 

 Euskal-zozoen txiyo gozoak

 errekatxoren urrumak

 eztitzen zuten arren aztea...

 aldeko aritz lodiak

 zaitu ta bero zuten argala...

 

 Aunditu zan... Indarrez betea

 osto orleiak edatuz

 bereganatzen zuen zerua!...

 ebi gozoan biurtuz

 goi-zerua lurreratzen zuan...

 

 Gizon-landarea apaiztu da...

 eusko lurrean azia

 euskoen maiteak zun bizkortu...

 Jainkoren jabe dala-ta

 euskoai Jainkoa dakarkigu.

 

 ­Euskoak Jainko zaleak

 Jainkoa Eusko-zalea!!!

 

 ­Ultzama'ko landarea

 apaiz, zerua eskutan duna!...

 

 Zorion, ene apaiz maitea...

 zeruko intza zure eskutan

 dezun ezkero, busti gaitzazu...

 eusko ta erriko baitan

 Jainko-intz ori ugari bialdu.

 

 Zure gurasok, sendia ta zu

 zerate Jainko sendia

 Jainko-sendian zu sartuz gero...

 ­zu eta sendi guztia

 Jainkok intz ugaria bialduz,

 beraz bete zaitzatela!...

 ­­­Ezkurra'k bejondeizuela!!!

 


inprimatu