inprimatu
Borthizt eta on
Izenburua:
Borthizt eta on
Sinadura:
Altzo-Azpi, Mikel Aba, (Amaialde)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Altzo-Azpi, Mikel

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
40
Alea:
1369.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Borthitz eta on

 

Mikel Aba.

 

 Euzko-menditan goiza txukuna.

 Arkumetxoak "be" dasa:...

 Amaren maitea edan nairik

 Oiu xamurraz doa semea

 Laztan  gozoak esaten

 Biotz biguna beratzen.. ,

 

 Semeak egiz maite xamurra

 Bizi txuria amatxok

 Zuaitz-itzalan dio ematen...

 Goizero elkar laztan beroak

 Argiak ditu somatzen,

 Izar ixillak ikusten...

 

 Euzko mendien itzal maitean

 Kabitxo bat dut ikusi...

 Iturri bat pilIpillka ondoan...

 Ibai ta arkaitza ditu  zaindari

 Maite beroa berausten

 Negu otza begiratzen.

 

 Euzkoen uda  berri orleian

 Kabian ume yayoa

 Latantzen zuan ama maiteak...

 Jaki edana zan ama bera...

 " Euskera" zan ama Ona;

 "Borthizt eta on" semea...

 

 Udazken tamala etorri zan...

 Seme bat ama laztantzen,

 Ama xarra ta aztua maitatzen

 Izarrak gauan somatu zuen...

 "Euskera" zan ama xarra

 "Borthitz eta on"  semea .. .

 

 Samper ta Euskera bi kutunak

 Beti elkar maite ziran...

 Samper euzkeldun borthitz eta on

 Benabarren kolonbin, Erroman...

 Euzko-kristauak nai zaitu

 Borthitz eta on, Samper, Zu.

 

 


inprimatu