inprimatu
Nun da nekazaria?
Izenburua:
Nun da nekazaria?
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
441.zk.
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nun da nekazaria?

 

 

 Txakurra zaunka ate ondoan

 uluka ganaua ikuluan

 atxurra lotan erdoi artean

 gurdia itxulita atarian

 Arria ugari solu gorrian

 kimuak ximelduta baratzan

 Lurrean autsa azian ordez

 ­antzotu zaizkigu baserriak!

 Eta... nun da nekazaria?

 nun dira nekazariak?

 Nun izkutatu ote dira

 baserrietako langilleak?

 Mamorru beltza sagastietan

 sastraka margulla mendi-goian.

 Zelaiak ez du belarrik sortu

 ardirik ez duan aitzakian

 Eratxi dute aritz aundia

 milla urteko itzala zuan

 Zer izango da biarko eguna

 umerik ez ba da sukaldean?

 Eta... Nun da nekazaria?

 nun dira nekazariak?

 izardi-patsa uzten ari dira

 kale barreneko lantegian

 Nun da nekazaria?

 nun dira nekazariak?

 Iltzera zeak baserri-etxea

 odol-ustuta guregatikan

 Nun da nekazaria?

 Nun dira nekazariak?...

 


inprimatu