inprimatu
Notizi bat nigana
Izenburua:
Notizi bat nigana
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
833.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Notizi bat nigana

 

 

 Notizi bat nigana

 Napar aldetikan,

 bizi geran galdezka

 guregatikan,

 Albistuar batekin

 Lekunberritikan,

 guk ere goraintziak

 geren erritikan,

 toki onetikan,

 Amezketatikan,

 Pernandogatikan,,

 kantuzko platikan,

 nagusi uste diat

 zuengatikan.

 

 Lagunak arturikan

 guztizko tirrian,

 nere billa enbillen

 bart gau erdian,

 erronkak atereaz

 prestuezkerian,

 ez dik ondo ematen

 nork bere errian,

 egunazko argian,

 jokatu nai nian,

 plazaren erdian,

 euskera garbian,

 orain ipiniko aut

 nik i premian...

 

 Zabala eta Pernando

 napartar birekin, `

 laurok ez gaituk asko

 izango irekin,

 mendean gaituala

 jakinduriakin,

 ez dik ondo ematen

 panparreriakin,

 nai badek nerekin,

 naiz Zabalarekin,

 gusto onarekin;

 apusturik egin;

 guk sendatuko degu

 inun badek min.

 

 Lekunberritarra zan

 agure zan ura,

 ona izan da baņa

 orain galdu da,

 aspaldin jaiua da

 gaxua mundura

 ari gauza txarrikan...

 etzaio burura,

 nun da napar ura?

 barrundik bero da:

 orain du denbora,

 betor nere ondora,

 zein geiagua geran

 ezagungo da.

 


inprimatu