Jose deunari
Altzo-Azpi
Oro deuna izan ziņan Jose emen lurrean
T'almen aundia baita dezu orain zeruan
Lagun zaiguzu arren! bizi bitartean
Eskua egiguzu gure azken orduan
Jaungoikoaren Ama da zure emaztea:
Semetzat dezu berriz Jainkoren Semea;
Lurrean ezta arkitu etxe ain donea,
Zure etxea bai dezu jaunaren etxea.
Zintzo lagun ziņion Maria deunari;
Jaten eman ziņion Jesus Aurtxoari;
Ijitora juan ziņan igeska ta larri,
Beti beti begira Jesus maiteari.
Jesus izan zenduan iltzean laguna;
Bertan zegon gizonen Ama maite deuna,
Zurea bai benetan eriotza leuna
Epaile bai zenduan zure Seme jauna.
Eliza orain, Jose, da zure sendia,
Izan zaitez betiko bere gidaria;
Emen izan dezagun sinismen bizia
Eta zeruan gero atsegin betia.