Natus est in Bethleem
1-
Betlemen jaio da
Jerusalen'go ospea
Ama Birjiņa'gandik;
Gaur Jesse'ren loreak
Alaitu du mundua.
2-
Lore berdingabea,
Ta Goiko jainkoaren
Dirdira arrigarria;
Aurtxo egin zaigu-ta
Askan dago etzana.
3-
Oi Ama biotz-bera,
Birjiņa txit gozoa!
Orain utzi zaiguzu
Seme ori apalki
Eman dezogun musu.
4-
Gaur Aitaren Itza da
Birjiņandik jaio;
Zerutar Aingeruak
Kantari poz-oiuka
Goratzen dute jauna.
5-
Aingeruak guzioi
Eman digu pakea;
Artzaiai agertu da
Ziņezko eguzkia;
Eskerrak jainkoari!
|