Nere mingaņa min gaizto batek
Alkat
1)
"Nere mingaņa min gaizto batek
hartua deraut aspaldi;
baņan hau esan gabe oraintxe
mintzatzetik ezin geldi.
Hoinbertze gauza pasatzen baita
Euskal Herri huntan gaindi,
laster isilduko bainaiz orai
diot nik: Gora Euskadi!
2)
Nere gaitza asan nezake
guztiz dagola illuna,
isilik pasa beharko ditut
hola gau eta eguna.
Azken aldikotz, alta askotan
hau dukezue entzuna,
goraki esan nezake egun:
Atoz, oi, askatasuna!
3)
Zer geiago esan nezake gaur,
laster bainaiz isiltzean...
baņan asko oraino banuzke
esateko airatzean;
pentsaera frango badauzkat nik
mingaiņez ezin esanak orai
dauzkat nere bihotzean".