Herriko erretor aldatze
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Eskerren landarea noizbait dadin lora
Kantu hau eskaintzen dut Lapurdi xokora
Agurtzen dut lagun bat eta erretora
Ez baitu alferretan iragan denbora
Orroitzapenak zauzkit etortzen gogora.
2
Norbait zinela denek ginuen entzuna
Eskota handikoa guziz jakintsuna
Apezaren larruan zer gizontasuna
Xinpleziari duzu lotu maitasuna
Gora agertuz beti zure nortasuna.
3
Gizona gizonekin urrun zadin joan
Zu laster jarri tira xumeen ondoan
Beharra zutenekin loturik ildoan
Ez zira nehoiz sartu handien zepoan
Ta are gutiago burgesen lerroan.
4
Fama txarrak askotan dituzte hedatu
Herria bihotzetik baituzu maitatu
Daukazun oneziaz ainitzak behartu
Zaude ziren bezala ez bester behatu
Zuzena izaitea ez baita bekatu.
5
Ainitzen izenean bar gure eskerrak
Euskaldunki atxikiz euskaldun bazterrak
Zorra dautzu herriak, zorra du Euskarak
Bakar batzu badira oraino minberak
Zendako aipa daizke, mintzo dira berak.
6
Ezpeletarat juanik baditugu penak
Bainan kargua dauka merezi duenak
Hor ere baditaizke pozoina dutenak
Fedeaz lagunzkitzu izaiten onenak
Aski bihotz baduzu maitatzeko denak.
7
Ardi txarrak ez baitu artzain on beharrik
Gora mintzo zirenak mintzatzen apalik
Frantxua ez zerautzu faltako ahalik
Badakigu hor ere ez zira bakarrik
Ta go denen ateak dauzkatzu zabalik.
8
Suerte on, Frantxua, beraz Ezpeletan
Oraino mila gauza dauzkat ezpainetan
Kantatuko ditugu adixkidek betan
"Bakeaine" hortaratjiten girenetan
Urruntzerik ez baita lagun leialetan.