Ezkontza
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Mintzaldi, soinu, kantu, maitasun bihotza
Abendua da bainan, zer egun airosa
Esker onez Jaunari hel-araz otoitza
Bekantzen ari baita gaztetan ezkontza.
2
Gazterik galdu aitaz orroit zaizte egun
Erakutsi bizian ainitz umiltasun
Bertzeak errespeta, mintza eta entzun
Etxean izan dadin, aski goxotasun.
3
Eskualdun gazteria: bi hitz zoin ederrak
Bainan ainitz joanak gelditu beharrak
Maita zuen herriak, etxe eta lurrak
Norapait saldu gabe hemengo indarrak.
4
Amodioz troxatuz haurren gutizia
Nasai erein zazue Eskualdun hazia
Bertzen zerbitzurako balia bizia
Bai eta elgar maita, hortan da guzia.
Errepika:
Ama maite Maria her gure otoitza
Zure graziez lagunt egungo ezkontza.