Euskal-Herriko G.F.A.M.-etaz
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Zonbat laborari, nik nigarrez ikusi,
Haundi-mandi batzuek nahian iretsi.
Bainan halarik ere nahi dute bizi,
Erretxegi delakotz juaitea ihesi.
2
Etxetiar guti gaur edo gutiegi,
Lurraren erostea gostatzen geihegi.
Zorteak ez eginik sosdun-edo haundi,
Heiek ere lukete etxen bizi nahi.
3
G.F.A.M.-ko taldea aril da lanetan,
Galarreta etxeaz lotu da Arrutan.
Dirua ezartzea holako obretan,
Hobea da ezinez banko faltsuetan.
4
Duda-mudetan, egun, batzuak badaude,
Jean-Pierre Mendibour-i, egizue galde.
Arrutan langile da kasu horren alde,
Laborari etxe bat galtzerat utz orde.
5
Zenbat lur salduko da Euskal-Herri huntan,
Edo zenbat joanen lan zerbaiten faltan?
Laguntza ezar otoi laborarietan,
Bihar eta etzi, guk zerbait jatekotan.