Baitauka herriak
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
baitauka herriak
Hiru ehun bat eta
berrogoi ta hamar
Urteri hurbiltzean
ezkila da zahar
Sortu berriak horri
nola lekua har?
Gaztea irriz eta
zaharrak du nigar
Nahiz ez duen harek
esker txarrik behar.
2
Ezkila bat Aiherran
dugu bataiatzen
Bainan xahar maitea
zendako baztertzen?
Agertarazi duen
biziraino deitzen
Gerla, hiltze, sortze, ta
guk biak, aditzen
Harek egin lanez gu
orroitu gaitezen.
3
Agur bat hartze baitu
ezkila berriak
Harkitzu Aihertarren
ongi-etorriak
Bizitzeko nahia
Beha zazu zer dion
zure gazteriak
Kantatuz herriaren
gose-egarriak.
4
Herriko mezulari
hor gau eta egun
Sortu berria den hau
maitatu dezagun
Zeruari begira
bizirik ez urrun
Astezkenean hau dut
ametsetan entzun
Mattin joan zitzaukula
erran nahi zaukun.
5
Bakotxaren bizia
aintzina baitago
Aiherratik Jaunari
otoitzean nago
Mundu guzia baita
sosaren esklabo
Ezkila berri huni
nuke erran gogo
Jo dezan sar dadien
maitasun gehiago.
|