Arrossagaray-en agurrari arrapostu
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Agur zuri Garazi, ta agur Aintzila
Kantuz heldu naiz zure seme baten bila
Arrossagaray deitzen, pertsulari dela
Gogoz airosa eta zpirituz abila
Hari nahi dut egun erran esker mila.
2
Pertsu hoin emaiteko banuke nik gostu
Zure agur beroaz, dauzut arrapostu
Holako lagun onik nihun ez kausitu
Dohainik handienak berekilan ditu
Pertsua ez daiteke horrekilan galdu.
3
Orai arte kurritu eskualdun plazetan
Denek zaituzte eman fama handietan
Beti ele pizuak, zure ezpainetan
Nigarrake ezartzen gogo arinetan
Halaber kontsolatzen, badira penetan.
4
Hiru urte baditu, gure ezagutzak
Geroztik elgarrekin ditugu bihotzak
Frangotan izanik-e makur edo hutsak
Beti lagundu nerau, handi duzun funtsak
Baitazkizu sendatzen lagunen ez-ontsak.
5
Pertsuaren bidea izanikan patar
Goazin beti aintzina, sustengatuz elgar
Plazerrak eta penak kuraiekilan har
Egun batez gaitezen zu eta ni ohar
Helbururik ez dela egin gabe indar.
6
Pertsua izan dut nik beti maitatia
Bainan bertzerik bada, hor nunbait gordia
Beha zagun nota den, oraiko mendia
Aspaldian naiz hortaz, beldurtzen hasia
Ez daukula ba horrek, emanen beria.
7
Azken hok emanen tut erranez milesker
Zure kantuak baitaut handizki in plazer
Kuraie har dezagun Jainkoari esker
Koblak ez gaitzan biak elgarretaik bazter
Baitugu lan iteko eskuin eta ezker.
8
Huna zer dutan traba; ez handi xedea
Eritasun horrenzat deus onik badea?
Bortxaz artzea ere gauza bat nekea
Nahiz gostu banuken, zure laguntzea
Hortakotz bear zinuke, ni baino hobea!
9
Harrapa zinio ba, juhan gabe urrun
Berdin zurekilako, ni ez naiz aski hun
Ez bazinu sekulan iten ahal nihun
Bihotzez dauzut hemen, hitz-emaiten egun
Alkhat Iholdiarra, dukezula lagun.