Erroman! Poza eta malkoak
Mortara, Pio Mª
Erroman nago
O! zer poza!
Au da kristauak
Gure erria!
Ta ¡zer naigabe
Ikastean
Zer dan gertatzen
Gure Erroman!
Kanpotik dena
Aunditurik
Edertu, eta
Obeturik,
Fede bizia
Ari da galtzen,
Ta birtutea
Da guchitzen
¿Eta poztuko
Ote gera?
Ez da betea
Nere, poza,
Malko dario
Biotzean
Gure Erroma
Ikustean,
Ez da kaletan
Arkituko,
Ez da plazetan
Topatuko
Erroma anziña
Ta Santua,
Apostoluak
Fundatua.
Emen eleiza
Gañekoak
Ta eleizacho
Isurpekoak
Esaten dute
Milla aldiz
Ez dala izango
Ez, iñoiz
Erroma anziña
Berrikua,
Apostoluak
Fundatua!!..
Aita Santua
Emen dago
Aundi ta argia
Gure Leo!
A! berarekin
Izango da
Bai! betikoan
Gure Erroma!
Pioren autsak
Dauzkagu emen
Eta ditugu
Beneratzen!
Ta berarekin
Denok gaude,
Gure biotzak
Bai! or daude!
Nerekin emen
Dago Ama,
Nere anayak
Ta familia,
Berakin ere
Bai! aundia
Da nere poza
Eta pena!
Ai! Jesus ona
Ez da agertzen,
Ez dute Jesus
Adoratzen!
Euskalerria!
Euskaldunak!
Biotz guztitik
O! maiteak,
Ai! zenbat malko
Begietan
Eta aranzak
Biotzean,
Denak zaituztet
Eskatutzen
Erregutzeko
Nereetaz;
Laster ditezen
Konbertitu
Ta Jesusgana
Abiatu!
Denok Jesusen
Biotzean
Izan gaitezen
An... Zeruan.
|