inprimatu
Jesus piztua
Izenburua:
Jesus piztua
Sinadura:
Montes de Oca, I. (Ipandro Arcaico)
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Claudio Otaegi)
Egilea(k):
Claudio Otaegi
Montes de Oca, I.

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
239-240

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus piztua

 

Ipandro Arcaico

 

 Gelditu-zaitez urrikaldurik,

 ¡Nere baratzezai ona!

 Kupida zaitez ikusirikan

 Nere negarcho biguña.

 Esan zaidazu: ¿nora eraman

 Dezu nere ondasuna?

 ¿Non para zendun alperrik billa

 Nabillen nere kutuna?

 

 Mintzatu zaitez: ebatsi zuan

 Zure artu-nai aundiak?

 Begira; eman ditzazkizuket

 Urrea eta arturgiak

 Gurtutzen dedan onarengatik

 Nai ala montoi guziak.

 ¡Biotz gogorra, ekar zak arren,

 Atzera ekarri zaidak!

 

 Pena samiñez oso beterik,

 Onela zitzaion ari,

 Gaindua amorez, Magdalenacho,

 Jesukristo piztuari;

 

 Ta uste zuanak, bere miñean,

 Zala ura sarjinzaia,

 Zeruko otzeztiz, eranzun zion,

 Begiraturik: ¡Maria!

 


inprimatu