Astoa eta otsoa
Moguel, Jose Antonio
Astoak bizkar-ezurrean
Zeukan zori charrez zauria:
Zein ikuskizun negargarria
Belatzarrak ekin zionean.
Alperra ostikadea,
Eta arrantza gogorrak egitea,
Astazaia begira dago farraz,
Ta belea juten aukeraz
Gauza errukarria!
Astoaren ez egotea errukia.
Ekusten zegoan larpetik Otsoa
Zein larri zerabiltan Astoa
Astazaiak bereaz ez errukirik
Ez belacharrari iges erazoterik.
Zori gaiztokoa ni,
Bere esku-pean banagi ipiņi,
Au zion Otsoak, ta ez gaizki,
Bada ondo aztertu badidi.
Gizon gaiztagiņ otsotuak
Daude ipui onetan sartuak.
Beti bizi bear dute oek ikaraz,
Ez jolasetan ta algaraz.