Gudurako dei
Mirande, Jon
Noiz arte, Aitor'en abenda
jopu zaitut ikusiko?
Gizon makala bizi bedi
maketoen eskupeko-
Nik eskatzen diot Jainkoari
lapurrak ezerezteko.
Iparraldetik Prantzestarra
egotikan Espaņarra,
Euskadi beretu bearrez
alegintzen ari dira
euskaldungoa zapaltzea da
betidanik orien gura.
Bizkai-itxasoko ertzean
bakean bizi giņala
arerioak ziran etorri
bele goseak bezala.
Mendeak zitun Legezarra
kendu ziguten bereala.
Askatasuna galdu ezkero
zer balio du bizitzak?
Anaiak zutitu gaitezen
aserrez bete biotzak,
Aberri laztanetik kanpo
bota ditzagun arrotzak!
Esnai zaudete gudariok
elurrez dauden goietan
Aiten lur deuna askatzeko
suizkillua eskutan.
Entzun! Otsoak gaban dabiltza
gure eusko bazterretan.
Odol gazteak gizenduko
ditu biar gure soroak.
Iges ba dijoazkigu, iges
leengo nausi arroak!
Odol gorri, su ta karraxi
entzun otsoen orroak!...