Emaztea (II)
Mihura, Fermin
1
Ai zer bekatu hastigarria dena esker gabezia
Hoinbertze arta on ukanikan, kasik ezin sinetsia;
Geihago dena, hau izpiritu bihurrien malezia,
Zerbitzu xume paregabean kustea ahulezia,
Hartu hutsean amodioak beti du ezin bizia!
2
Emaztekiak erakusten du gaurkoan bere pindarra
Nola barnean edo kanpoan, egin ditaike oharra;
Apaltxagoa ote luke ba gorputzean den indarra?
Hori ez segur eta gainerat hau balitz gai bat bakarra?
Nehorenaren jelosirik ez emaztearen oldarrak!
3
Jende funtsdunen artean ongi doatzila emazteak
Direnaz geroz berdintasunez, jakitateaz beteak;
Ez ditu ere bate lotsatzen buruzagi izaiteak,
Edo gizonek bezenbat diru lanean irabazteak,
Zuena ere dago mundua, entzun nexkatxa gazteak!
4
Oraino erran daikena, gaizki badirela zonbait lege
Hortan ezagun lehen gizonak izan direla errege;
Biziak dakar berritzea ta ez da izaiten debalde
Zuentzat zuzen daiken guzia zazuela bade galde,
Mutxurdinak gaur nere ustean irri ederretan daude!
5
Andre maitea zer atsegina guretzat zure grazia
Eta horrekin ekartzen duzu hain laguntza berezia;
Esker ona ta gehiago ere ditutzula mereziak
Zabaldu zazu gure artetik zur'hedadura guzia,
Manera hortan zorionean pasa dezazun bizia!
6
Bururatzean Zeruko Ama, Zuri nauzu otoitzari
Ai gure muncju hunek balaki zonbat zaren miresgarri;
Gure bizitza laburra dela ez gogoratzen orori
Bertzela ezin litaike egin hainbat miseri elgarri,
«Lagunt gaitzatzu, gizon-emaztek: BAI erraiten biziari!»