Ohean nago eta
Mendizabal, M.
Gartzelako gaia: zahartzaroan ohean elbarri den arrantzalearena
Ohean nago eta
horra hor aitortza:
bizi hauxe gehiago
ezin dut goza;
arrantzale izan naiz,
langintza zorrotza;
ohean gelditzea
da benetan motza;
urruti da poza,
triste dut bihotza,
penaren morrontza;
negarrez entzuten dut
olatu-hotsa (bis).
Itsasoko bizitza
hain da arlotea:
berak eskaini zidan
bizi-atea.
Baina orain ezin dut,
neuretzat kaltea,
penagarri da, noski,
hola egotea!
bete da epea,
buka da nekea
arriskuz betea;
agur nahi dezun arte,
itsas maitea (bis).
|