Eguberriak eta
Mendizabal, Mikel
Eguberriak eta
gabonak badatoz
eta kartzelak daude
beterikan presoz
Nahi izanagatikan
zuzenean askoz
har zazue agur hau
eskeinia bertsoz
Senide edo kide
berdin herritarra
besarkatu nahi dugu
elkarren bizkarra
Aurkitzeko dagoen
bideska bakarra
ea argitzen zaigun
aurtengo izarra
|