Xalbador
Mendiburu, Jean Pierre
1
Hiru bertsutan "Xalbador" aipa, egin dautazu galdea
Gutarik eta hartarat bada izigarriko aldea
Egia erran bera baitzagon dohain ederren jabea
Giputz-Bizkaiko ta Nafarrako guziak baino hobea
Bertsulari bat zoragarrla nihun parerik gabea.
2
Xalbador zenak bazuen zentzu ausartzia ta kopeta
Bere herrian joko dut pozik goresmenezko tronpeta
Bertsularien artean baitzen hura zinezko profeta
Bat-batekoan arraroa ta bertsu idazten perfeta
Berdin gabeko bertsulari ta neurri gabeko poeta.
3
Euskaraz ere aberatsa zen ta dohatua talenduz
Haren bertsuak barnakor finak ta barna zeuden zimenduz
Bere dohaina lantu zuen ta bete zen merezimenduz
Gaur esker onez hemen gaude gu beraren atxikimenduz
Haren parerik nehor ez gaude zentzuz eta adimenduz.