Sei urtetako maitagarria
Mendiburu
1
Kantuz ari naiz bainan trixterik bihotz mina zabaltzean
nork ez du sendi garraztesuna bere norbait itzaltzean?
Azken aldikotz bere begiak lurreraino apaltzean
guk hori dugu orain saritzat guro haurtxoa galtzean.
2
Osaegilek eritasuna ez diote ezagutu
edo bertzenaz deno ezin egin ez dute ahal bentzutu
aita amentzat uda minoren erdian zauku negutu
heriotzaren hurrego beltzak bizirik gaitu lerrutu.
3
Landarearen itotzen ari de laparra sasiturik
gure maitea eritasunak berdin zuen sesiturik,
nork ikusi du aingeruņo bat bere heinaz etsiturik?
galdatu zaukun-" gaitza ez ote da eni nagusirik?"
4
Sei urtetako maitagarria ohean zela etzanik
galde bat egin zaukun bieri hotz ikaretan emanik
osaegilek zer erran duten dakizue oraidanik
sendatu ala hilen ote naiz zer dautzuete esanik?
5
Heriotzea etortzen bada gure maitea biltzeko
hoin maite dugun mintzo eztia betikotzat ixiltzeko
ez gira geio haizu ahalko besoetan ibiltzeko
ta barak dio ez dela beldur gure besotan hiltzeko.
6
Ez da haizerik hoin tormentgarri etortzen denik hoin lazki
Jainko maitea zendako bada gu gaztiga hoin garrazki
gure oinazen berri guziak auzoak ere ez dazki
haurrak galdatu dauku hil aintzin hartzea zonbeit argazki.
7
Nolakoetan kurutzefika ez da segur laidostatzen
eihartuz geroz arbola ere ez baita berriz hostetzen
Sendatu eta lagunekilan ariko zira jostatzen...
Nolakoetan nigarra hora gordetzea da gostatzen.
8
Osaegilek bi gogoeta dituzte jada lanturik
ta deus ez bada egiten ahal ez du gero espanturik
gorderik nigar egin ondoan ez da holako kanturik
Haurraren gana agertu behar gure begiak harturik
9
Umiltasuna ez da egiten urguluaren partean
bere heldu da nigarra sortzen delarik begitartean
zer zimikoa haur amultsua gogortua ikustean
guk nahi baino lehen ezarri daukute taulen artean.
10
Umiltasuna ez da egiten urguluaren partean
bera heldu da nigarra sortzen delarik begitartean
zer zimikoa haur amultsua gogortua ikustean
guk nahi baino lehen ezarri daukute taulen artean
11
Zer piiramenak ekartzen tuen berekilan bizitzeak
umiltasuna ezarri dauta horrenbertze izitzeak
jendea bere kanbiatzen du guk bezala sufritzeak
oraino ere entzuten ditut taulen sortzen itzeak.
12
Orai artean egon ondoan amodioz beroturik
zer hoztasuna jarria zaukun uste gabe lanoturik
kutxa etxean ikusi eta nintzan kasik erroturik
nere andrea beti baitzegon bi eskuz hari loturik.
13
Beti hemengo bagine bezain grinatuak gure sailez
otoitzak ere ordaintzen ari gizon arteko kasailez
gure indarrez norat goatzi nola lorea otsailez
ohar gaiten gu baino gorago norbait badela bi mailez
14
Bizitzearen jabearentzat jarri nintzen hasarrean
ezarri izan gaituelakotz herioari parrean
Galbarioa zoin dorpea den senditu dut undarrean
jasaiten ahal ez den kurutze hori bizkarrean.
15
Gure biziak zer du helburu, nundik dator ta nortarik
Munduan nun da heriotzeak joa ez duen bortarik?
Badakit ezin gira eskapa itzaltze ilun hortarik
bainan sekulan ez dut ixuri hainbertze nigar xortarik.
16
Nigarra dela purgatzalea diote lur zabalean
gu segurik bai egin arazi gaitu rats apalean
badakizue zoin lazgarri den doluminen itzalean
amodioa ez balinbada bihotzaren axalean.
17
Gizona eta emaztekia bizia hedetzaileak
Jainkoak berak munduan utzi dituen kreatzaileek
Jauna zendako gaur gaztiga dituzu haur maitatzaileak
ta libro uzten tuzu biziak tuen enganatzaileak