Larrazkena
Mendiburu, Jean Pierre
1
Batzuendako Latrazkena da, bertzendako udazkena
Egia erran azken uda da, hori da uda azkena
Urtean diren lau sasoinetan ez ore da ederrena?
Primadera hotz, uda euritsu, ederrago larrazkena.
2
Larrazkeneko egunak dira eztiak eta goxoak,
Nork tu hastiro, udazkena zuk ekarri haize hegoak?
Nahiz arbolek galtzen hasiko dituzten beren hostoak
Iratzepean bil ditzazkegu gaztainak eta onjoak.
3
Ainarak ere joanen dira, negua baita hurbildu
Bainan horra nun ordainez diren urtxoak tropaka heldu
Ihiztariek nahi luzkete beren saretara bildu
Beraz larrazken maitagarriak mila plazer ekarri du.
4
Ihiztariak iarrazkenaren beha zauden aspaldian
Lapin erbiak ihiztatzeko zelaian eta mendian
Bas-oilo eper, urtxo ta bertze, ihiztariek guardian
Atsegin haundi ainitz badago larrazkenaren erdian.
5
Piko xuri-beltx, martxutx mahuru, madari, sagar, mahatsak
Ez ote dira, larrazkena zuk gizoner egin emaitzak?
Urtxoen beha, mila ezkurrez beterik daudela haitzak
Hur eta intzaur biltzen punpeka dabiltzalarik urtxintxak.
6
Primadera ta uda ere bai ohartu gabe joan dira
Bizia ere berdin badoa, iarrazkenaren erdira
Hobekiago estimatzen da iguzkiaren dirdira
Hortarik landa, negu beltzaren hoztasunean baigira.