Gaixo ama semeak
Mendiburu, Jean Pierre
1
Ttipi ttipitik ezinbertzea zer den ez dut hein arrotza
Uste gabean aitaren bila etorri zen heriotza
Geroztik dakit oinaze hori dela egiazki hotza
Ixil-arazi baitu betikotz aita maitearen botza
Dolu horrek daut, bizi guzikotz, bi parte egin bihotza.
2
Hamabi urte eskoletarik etxerat heldu nintzela
Ez dakit nola erran zautaten nere aita hile zela
Lanean ari eta trakturrak lehertu izan duela
Ez dute sinetsi ikusi arte ixuriz nigar epela
Uste izan dut nere begiek odola zeriotela.
3
Etxerat eta aita maitea bizirik ezin dut kausi
Heu onesteko indar guziak galdatu eta Jesusi
Ohartu nintzan munduko gauzek ez gaitzatela ilusi
Heriotzea denentzat berdin biziari da nagusi
Zer garrasia! tresnaren pean aita hila dut ikusi.
4
Ama oihuka hatzeman nuen, zer sofrikarioetan
Beharrik jaunak emaiten dauku kuraia holakoetan
Familiako hiru menbroak ginen amodioetan
Aita bakarrik utzi beharko hil harriko xokoetan
Niger artetik hole mintzatu naiz amaren besoetan.
5
Etxera heltze lazgarri hure gogoan baitut oral ta
Dirot bizian atsegin oso bihirik ezin da guelte
Holako pena izigarria lotsagarriena baita,
Ez dut trakturrik ikusi nahi betikotz kendu daut aita
Orai guk haren orroitzapena baizik ez diogu maita.
6
Atsegin ezti baker bat ez da neretzat mundu osoan
Aitak ez bainau hartzen ahalko lehen bezala altzoan,
Neretzat ez du ordain bihirik izaiten ahal geroan
Igande oroz, amarekilan, biek elizarakoan
Zuretzat otoitz eginen dugu gure tonbaren ondoan.
7
Berrogei ta bat urte zintuen, oraino aita gaztea
Utzi ditugu erras trixterik semea ta emaztea
Orai artean egin ondoan oneski gure haztea
Bihar zu gabe deusik ez gira oi bihotzaren laztea
Aita maitea, zure betikotz lurraren pean uztea.