Frantziaren zerbitzuko
Mendibure
Frantziaren zerbitzuko egin dut soldadogos
Landesetan gorputza ta Euskal Herrian gogoa
Orduan da nitan finkatu zinezko euskaldungoa
Horri esker ni baitan piztuz euskal abertzalegoa.
Norbeit bere sorlekutik, nolazpeit desterratzean
Nortasunez ohartzen da, arrotzen herriratzan
Sofritu dut nola norbaitek bizirik enterratzan
Bizitzeko egina bainaiz sortu naizen baratzean.
Hamasei hilabetez dut jasan holako iluna:
Orenak luze te ezin bururatua eguna!
Funtsean hola ezagutu dut nere etorkizuna
Ete goroztik dakit ongi : ni naizela "Euskalduna"!
Nigarrez egin ondoan aitameri adioa...
Trixteago ez ahal da: gizonaren herio!
Orduan da nitan barnatu herriaren balioa
Ta bihotzean emendatu etxeko amodioa.
Xede zina hartu nuen ta sartu zautan buruan:
"Bizi guzia iragan behar diet sorlekuan !"
Berriz etxeratu nintzen ta aita-amen inguruen
Iduritu baitzitzerautan sartzen nintzela zeruan!
Geroztik euskaldungoaz hemen nago urgulutan;
Euskararen amodioz bihotza dutala sutan.
Desterruen zonbat oinaze pairatu izanzaa dutan
Guzier salatu beharrez, hasi ninduzun bertsotan.
Herriko seme nintzen etxetik urrun nigarrez
Eta oroitzen naiz beti han iragan egun txarrez.
Ez naute berriz desterratuko beldurrez edo indarrez
Etor ditela, nere ganat, ni berriz hartu beharrez!
Zendako herri arrotzen esku makil bortxaz ibil?
Zonbat gazte egun oro, ni bezala, bortxuz dabil ?
Aldi bat saretan hartua berriz ez baititake bil!!"
"SORLEKUAREN zerbitzuko nahi dut bizi eta hil!!