Euskara eskoletan
Mendiburu, Jean Pierre
1
Urteko sasoinetan
da hirugarrena
Uzta biltzeko ez da
hain segur txarrena.
Hostoen erortzeak
emaiten du pena,
Bainan ez horri beha,
haritxaropena,
Batzuk larrazkena,
Bertzek udazkena,
Deitzen daukutena,
Pozgarri da dena
Baita urtean den
sasoin ederrena.
2
Sasoin ederrena da,
nork ez du, aitortzen
Hainbat uzta barnerat
noiz ote etortzen.
Iratzepean zonbeit
onjo dira sortzen,
Intzaur, ezkur ta gaztain
lurrerat erortzen,
Artoak idortzen.
Ta mahatsak ontzen,
Gazteak moxkortzen,
Zaharrak konkortzen,
Udaren ondotik
larrazkena hor zen.
3
Bere gau luze eta
egun laburrekin
Larrazken ezti goxo
maitea zauku jin.
Ihiztariek ere
pena ta atsegin,
Bakean urtxoak hil.
bestean huts egin,
Bere on galtzekin,
Guretzat da berdin
Ile xuriekin...
Eta deusik ezin
Larrazkenaz pozik,
negu beltza aintzin.
|